Okindegia
Aurretik egositako mota guztietako ogiak egiten ditugu, azken labealdi baten beharra baizik ez dutenak. Pintxoak egiteko opiltxoak, mahai-opilak, ogitartekoetarakoak, ogi luzeak, etab. Era berean, betidaniko ogiak, herrialde ezaugarrikoak, baserrikoak, bereziak, glutenik gabeak, etab. Hirurehun ogi-motatik gora zure eskura; ez ezazu guri galdetzeko aukerarik gal!
Gehiago jakin zergoxori buruz
Opilak
Jateko prest eskura ditzakezun egositako opilak dauzkagu; aurre-hartzitutako opilak desizoztu eta labean egosteko eta opil gordinak hartzitu eta labean egosteko. Aukera oso zabala da: kruasan eta napolitarretatik hasita hostore, bizkotxo, brioxe, berlinak eta abar luzea.
Gehiago jakin zergoxori buruz
Gozogintza
Banatzen dugun gozogintza lehengairik onenez ekoitzita dago. Gainera, etxeko gozogintza lantegia dugu eta bertan gure gutiziarik berezienak egiten ditugu (mota guztietako tartak, ijito-besoak, banakako mahaiondokoak, mokaduko pasteltxoak, etab.)
Gehiago jakin zergoxori buruz
Aurrez sukaldatutako jakiak....
Aurrez sukaldatutako jakiak jateko prest zerorrek erraz birsortu ondoren: hasierakoak eta zizka-mizka hotz eta beroak, arrainak, haragiak, osagarriak, pizzak, arrautzopilak, ogitartekoak, etab.
Gehiago jakin zergoxori buruz
Izoztuak
Frijitu, barazki, arrain, itsaski, molusku eta abarrekoak. Ekoizle bakoitzaren jakirik onena hautatzen dugu gure hornitzaile zerrenda luzearen baitan.
Gehiago jakin zergoxori buruz
Gozogintzako lehengaiak
Sukaldaritzako azkenburukoak eta gozotegietako ekoizkinak egiteko behar adina lehengai (esnegainak, txokolatezko geruzak, azukreak, laberako osagaiak, frutazko betegarriak eta abar luzea).
Gehiago jakin zergoxori buruz